TRATAMENDUAK

Gure helburua pazientearen errekuperazio ahalik eta azkarrena lortzea da. Horretarako mota ezberdinetako teknikak erabiltzen ditugu:

Esku terapia

  • Muskularrak: kontrakturak, zuntz apurketak…
  • Artikularrak: esginzeak, gerriko min artikularrak…
  • Neuralak: ziatika, radikulopatiak…

Pazientearen sintomatología aldatzea helburu duten eskuzko teknika ezberdinak erabiltzen ditugu. Mota ezberdinetako arazoak tratatzeko erabiltzen dira:

Puntzio lehorra


Akupunturako orratzen bidez, muskuluetan sortzen diren
punto gatilloak tratatzea da teknika honen helburua.
Horrela, muskulaturan sorburua duen mina tratatzea lortzen dugu.

Masaje terapeutikoa


Gorputzeko zonalde ezberdinetako egiturak masajeatzen oinarritzen da teknika hau, horrekin gorputzaren sistema ezberdinetan efektu positiboak lortzen ditugularik.

Ariketa terapeutikoa

Lesio baten ondoren funtzio normalera bueltatzeko pazientearentzako espezifikoki prestatutako ariketen multzoa da.
Bendajeak  

Lesioaren lehen faseetan egiturari egonkortasuna emateko erabiltzen diren teknikak dira. Lesio mota ezberdinetan erabil daitezke: esginzeak, lesio artikularrak, lesio muskularrak…